URKITZA ESKOLA: PATIOAREN ERALDAKETARANTZ!!

viernes, 7 de febrero de 2020

PATIOAREN ERALDAKETARANTZ!!




Patioko Testeo Asteak 
Eskolako patioaren eraldaketa prozesuan murgilduta, 2019ko azaroaren eta abenduaren artean
hainbat testeo garatu ziran, jolas guneetan joko, txoko, erabilera eta jarrera berriak sustatuz.
Guztira lau prototipo gauzatu ziran patioan jolastorduetan: 
1. LASAI TXOKOAK. Patioko hiru puntutan lasai txoko desberdinak jarri ziran, 
mahaiekin eta eserlekuekin eta izkutatzeko tipi-dendatxoak oihalekin.
2. MATERIALEKIN ESPERIMENTATUZ. Naturarekin eta material desberdinekin 
esperimentatzeko gune bat jarri zen; enbor azalekin, koloretako harritxoekin, substratuarekin
eta harri bolkanikoekin hainbat ontzi jarri ziren eta baita arbela gune bat ere.
3. JOLAS AKTIBOAK ATERPEAN. Lehen hezkuntzarentzako jolas aktibodun espazioa 
antolatu zen aterpearen gunean, sokak, gomak, petankak eta bolo finlandiarrak eskainiz.
4. ESPAZIO ZABALAREN AUKERAK. Haur hezkuntzarentzako eremu zabal erabilera 
anitza testeatu da, palet bidez egindako eszenatokia, saski kuboak eta tipi moduko
dendatxoak jarriz. 
Material eta erabileren testeoak behatu eta baloratu zituzten umeek zein irakasleek.
Balorazioen ondorioak patioaren diseinu berria elikatuko dituzte. 

Laster patioaren proiektu zehatza ikasle batzorde zein irakasleekin kontrastatuko da,
aurten patioaren eraldaketarekin jarraitu ahal izateko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario