URKITZA ESKOLA: SENTIMENDUAK LANTZEN 2.ZIKLOAN

jueves, 21 de abril de 2016

SENTIMENDUAK LANTZEN 2.ZIKLOAN

Sentimenduak lantzen ibili gara. Noiz sentitzen gara triste edo alai edo urduri  edo...? Noiz hasrretzen gara, noiz harritzen gara?
Horretaz hitz egiten egon gara eta gauza asko elkarri kontatu diogu:
Mikel eta Ander triste sentitu ziren bere aitite hil zenean.
Naia lotsatzen da zerbait txarto egiten duenean besteen aurrean.
Martin haserretzen da ez diotenean uzten egiten berak nahi duena.
Leire batzutan haserretzen da bere nebarekin.
Leire pozik sentitzen da bere lagunekin oporretan joaten denean.
Jata eta Lander harritzen dira zaila den gauza bat  gainditzen dutenean.
Mikelek negar egiten du mina hartzen duenean.
Enara pozik sentitzen da bere lagunak eta familia pozik dagoenean ere.
Alaitz beldurtzen da gauean bakarrik egoten denean.
Ane pozik jartzen da bere urtebetetze egunean.
Jon Enaitz pozik sentitzen da lagunekin jolasten duenean.
Martin pozik sentitzen da kromoak erosten dituenean.
Peio pentsakor dago gauzak asmatzen dituenean.
Alaitz eta Nahia azterketa baten aurrean pentsakor egoten dira.
Unai triste egon zen Motxito(bere ahuntza) hil zenean.
Lur urduri ipintzen da bere urtebetetzea laster izango denean.
Unai urduri egon zen bere tximiniatik gauhontz bat sartu zenean eta bere aitak atera zuenean.
Nileyam urduri dago bere lagunmina ikustera joaten denean.
Nileyam pozik dago Cubara joaten denean.
Enara urduri sentitzen da azterketa baten nota ikusi baino lehen.
Jare urduri egoten da opariak zabaldu baino lehen.
Jata algaraka jartzen da txisteak kontatzen dituztenean.
Naia batzutan harroputza izaten da
haserretzen denean.



 





No hay comentarios:

Publicar un comentario